2026/09/29 11:00 Berriozarko Musika Eskolako Entzunaretoan

Dokumentala: Sorgina, banaiz

sorgina, banaiz.jpg

Dokumentalak sorgin-ehiza ulertzeko perspektiba historiko eta kritikoa eskaintzen du, 1525ean Auritzen hasitako jazarpena abiapuntu hartuta. “Bidaia zintzo bat aurkituko duzue, Euskal Herriko ospakizunetan sorginaz daukagun irudiarekin hasiko dena. Adituen bidez eta baita herritar ezezagunen bidez ere, transmititu zaigun irudi hori deseraikiz joanen gara. Bidaia deseraikitze bide bat da.” 

Doakoa da. Bi saio eskainiko dira: 11:00etan eta 18:00etan. Amaieran, Asisko Urmenetarekin solasaldia egongo da.