2025/11/02 19:00 Iruña. Kondestable Civivoxa

Dantza: Argilunak

Azaroak  2, igandea ; 19:00
Jende guztiarendako / Todos los públicos
Doan. Aurretiko izen ematea

*Solasaldia, emanaldiaren ondotik. 

Argilunak lanaren sorreraren atzean bizitzako eremu ez hain ikusgarrietara jotzeko bidaia bat dago: saihestu egin ohi ditugun itzal, hutsune eta isilune horiek dira, baina bizitzaren funtsezko parte ere badira. Dantzaren, musikaren eta proiekzio bisualen bidez, lanak espazio eta denbora bat proposatzen du, iluntasuna bizi eta agertu dadin, eta argiarekin hitz egin ahal izan dezan. Gune artistiko honek hutsuneak besarkatzera gonbidatzen gaitu eta hauskortasunetik nahiz galeratik ere sortzen den edertasuna aitortzera.