2026/08/22 12:00 Iruñea. Condestable Civivox (Areto gotikoa)

Bisita gidatua "Ebroren arroan barna" erakusketara

Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren mendeurrenaren erakusketan, ehun urteko historiaren ibilbidea dago jasoa arroan egin den ur kudeaketari buruz. Erakundea sorrarazi zuen ideia du erakusketak abiaburu: ura arro bakoitzari dago lotua. Ikuspegi orokor horretatik abiatuta, erakusketan haren bilakaera dago jasoa gaur eguneraino, natur ingurunea, lurraldea eta arroaren kudeaketa jorratuta, bai eta Ebrori lotutako ondare historiko eta kulturala ere. Ibilbidearen osagarri, gainera, Iruñean eta haren ingurunean pausatu da begirada, berariazko edukiak sartu baitira historia bateratu hori errealitaterik hurbilenarekin lotzeko. Panelak, irudiak, dokumentuak eta dibulgaziozko baliabideak erabili dira, arroa elkarri lotutako sistema dela ulertzeko, bai eta etengabe eraldatzen den ondare partekatua ere.

Doan. Aurrez izena emanda