2026/02/27 17:00 Iruña. Iturrama Civivoxa

‘BERTSO JASA, BAT-BATEKO JOLASA’. Haurrentzako bertso tailerra

bertsoaroa 2026.png

8-12 urte bitartekoentzat

Izen-ematea beharrezkoa, otsailaren 26ra arte, nafarroa@bertsozale.eus helbidean edota 948143747 telefonoan

 

Bertsolariak: Kattin Madariaga eta Xabier Terreros.

Bertso Jasa, bat-bateko Jolasa haur eta gaztetxoez osatutako publikoari zuzendutako bertso-saioak dira. Haurrek jolas eta ariketen bitartez gaiak eta egoerak proposatzen joango dira, eta modu horretan, bertso saioa osatuko dute bi bertsolariek.