2022/06/21 19:00 Oteitza. Kultur etxea

Bertso-bisita gidatua: Saioa Alkaiza eta Sarai Robles

Bertsobisita gidatua.jpg

Ekainaren 21ean ekitaldi berezia izanen da: 18:00etan Ines Castiellaren eskutik bisita gidatua gaztelaniaz eta, jarraian, 19:00etan bertso-bisita, Sarai Robles eta Saioa Alkaizarekin.

  • Erakusketa Oteitzan izanen da ikusgai, ekainaren 13tik 23ra (salbu eta 18-19ko asteburuan).
  • Ekainaren 21ean ekitaldi berezia izanen da: 18:00etan Ines Castiellaren eskutik bisita gidatua gaztelaniaz eta, jarraian, 19:00etan Saioa Alkaiza eta Sarai Roblesek bertso-bisita gidatua eginen digute.

Beste arlo gehienetan bezala, emakumeek euskararen sustapenean egindako lana gizonek egindakoa baino oharkabeagoan pasatu da. Ines Castiella Imaz irakasleak proposatutako ideiari helduta, Iruñeko Udalak Hemen baditun 14 erakusketan hamalau emakume bildu ditu, XX. mendean euskararen alde hainbat esparrutan lan egin dutenak: irakaskuntzan eta ikerkuntzan, musikagintzan, kazetaritzan, idazkuntzan eta bertsolaritzan, zinemagintzan, administrazioan, merkataritzan edota euskararen beraren memoria eta testigantza iraunarazten, etxean nahiz plazan. Egindako lanagatik erakusketa honek aintzat hartzen dituen emakumeetako batzuk bizirik daude, eta baten batek euskara sustatzeko eta normalizatzeko ahaleginetan jarraitzen du oraindik.

Erakusketa hau omenaldi bat da, haiei eta haiek bezala euskararen alde lan egin duten eta lan egiten ari diren emakume guzt iei eskainia. Eta, aldi berean, saio bat, ikusgarritasunaz bezainbatean emakumeen eta gizonen artean egoten den aldea berdintzeko. Oraingo honetan, euskararen esparruan.