2026/11/06 19:00 Etxarri Aranatz. Kultur etxea

Bakarrizketa: "Beroa dago eta gu gara" (Pantxika Lamur)

Pantxi-Lamur_Bero-dago.jpg

Bero naiz, hotzak nago, ez dut lorik egiten, artikulazioetako mina, orain barre, orain negarra… Zer daukat? Ba al dago norbait egoera berean? Jakina! Ez zaude bakarrik, asko gara eta Pantxika laguntzeko prest heldu da. Kontatuko digu nola sentitzen diren bera eta bere lagunak garai berri honetan, ze aldaketak izaten ari diren eta nola ari diren aurre egiten hauei eta aldaketak behar dituen sistema patriarkalari. Gizartearen parte bat entzungor eta itsu mantentzen den bitartean, honen Pa ixilik eta bakardadean sufritzen ari da, baina Pantxika aliatuen bila heldu da! Bere umore gazi-gozo, aldarrikatzaile eta feminista horrekin gauza asko kontatuko dizkigu gure lagunak. Barre egin nahi duen edozein pertsona helduri zuzendua.

Sarrerak: 6 €. Aldez aurretik webgunean edo emanaldiaren egunean kultur etxean.