2026/01/16 19:00 Etxarri Aranatz. Kultur etxea

Bakarrizketa: `Aa aita´

aa aita.jpg

Sinospsia: 

Plazaolak bere lehen semea jaio eta hiru egunera estreinatu zuen Tu-Tum; Platz! ikuskizuna, aitatasun bajari uko eginda, bizitza bakoitzak nahi duen moduan izorratzeko dela aldarrikatuz.

Bi urteko bira arrakastatsuaren ondoren, gora etorrita eta oraindik aitatasun “Alta”-n murgilduta, Aa aita sortu du, Euskal Herriko ikuslegoarentzako eta komediaren mesedetarako, bere ustez behintzat. Lan berri honetan, aitatasunak ekarri dizkion bizipenak publikoarekin partekatu nahi izan ditu: momentu onak, buruhausteak eta batez ere oinazea —baina umorez. Aitatasuna aitzakia izango da bere patetismoaz eta ergelkeriaz aritzeko, baita besteena aztertzeko ere, inolako lotsarik gabe. Nahiz eta egun guztian eserita egoteko denborarik ez omen duen, ikusleen aurrean zutik egongo da... barre egiteko.

Sarrera: 10 €. Aldez aurretik Etxarriko Udalaren webgunean edo emanaldiaren egunean txarteldegian.