2026/06/26 20:00 Atarrabia. Kultur Etxeko Antzokia

Antzerkia: "Rip, azken musikala"

RIP, azken-musikala.png

Umore beltza, kantu originalak, eta uste ez bezalako xamurtasuna. Ikuskizunak giza espazio bihurtuko du kanposantu bat, makabrotasunarekin dantzatzeko eta saihestezina denaz irri egiteko. Bertan ere, ironiaz eta emozioz argitzen da izendatzeko beldur garen muga hori. Heriotzari buruzko komedia musikala da, bai, baina, batez ere, bizitzari buruzkoa: bizitzaren hauskortasuna, zentzugabekeria, edertasuna eta haren misterioak uzten duen jakin-min izugarria.

Demode Produkzioak.

Zuzendaria: Patxi Barco
Musika-zuzendaria: Joli Pascualena
Interpreteak: Xanti Korkostegi, Joli Pascualena, Iker Huitzi, Beleen Ahotsa, Aitziber Garmendia, Jon Plazaola

Sarrerak: 15 euro, txarteldegian edo interneten