2025/10/08 19:00 Iruña. Nafarroako Antzerki Eskola

Antzerkia. Itzulera

Antzerkia euskaraz: Itzulera

Antzerkia eta zuzeneko zinemagintza uztartzen dituen road movie bat da Itzulera, Dejabu konpainiaren azkenen sorkuntza. 

Antzezpenetarako sarrerak salgai daude Nafarroako Antzerki Eskolako txarteldegian (San Agustin kaleko 33. zenbakian) eta webgunean. Publiko orokorrarendako prezioa 8 eurokoa da, eta 5 eurokoa euskaltegietan edo Hizkuntza Eskolan euskara ikasten dutenendako. Lau ikuskizunetarako bonua ere badago, 20 euroan.