2026/01/17 18:00 Atarrabia. Kultur Etxeko Antzokia

Antzerkia: "Ez gara azkenak izango"

ez gara azkenak izango.jpg

Egilea eta zuzendaria: Adriana Olmedo
Interpreteak: Nerea Bonito, Edurne Pena, Xabier Artieda, Aintzane Baleztena, Adriana Olmedo

Aguas Claras Magia Akademiako ikasturteko lehen eguna da Oihanetako Tribuko hiru gazterentzat. Azkenean, akademian sartzea lortu dute, duela ehunka urtetik hona debekatua eduki baitute tribu horiek akademian sartzea. Baina jende guztia ez dago ados eta etorkizun arriskutsua dute zain. Familiendako magia eta musika ikuskizuna da eta erresistentzia eta ahaleginezko abentura handi bat kontatzen du.

Familia-ikuskizuna.

Sarrera: 4 euro, leihatilan eta interneten