2019/11/09 19:30 Altsasu. Kultur etxea

Antzerkia. "Erlauntza"

Antzerkia_Erlauntza.jpg

Txikitako neska lagun talde bat landa-etxe batera joan da haietako baten ezkondu aurreko agur-festa egitera. Baina urteak ez dira alferrik joan eta elkarren artean lotura handia badute ere, ezer ez da lehen zena; edo bai. Asteburu eroa izan behar zena, are gehiago erotuko da. Malkoak eta irriak baimenik gabe nahasten diren komedia mikatza.

Berrialagunek 2 euroko deskontua izanen dute. Erosketa aldez aurretik egin nahi badute, sarrerak Berrian eskatu beharko dituzte azaroaren 6a baino lehen (egun hori barne) eta kontzertuaren egunean Iortiako txarteldegian jaso. Berriak haien kontutik kobratuko die. Egunean bertan erosten badute berrialagun-txartela erakutsi beharko dute txarteldegian deskontua egin ahal izateko (berrialagun bakoitzak bi sarrera erosi ahal izanen ditu gehienez ere deskontua aplikatuta).

Iraupena: 70'

Aretoa: 1 aretoa

Prezioa: 10 €

Sarrerak erosteko hemen edo leihatilean