2026/03/20 20:00 Altsasu. Iortia kulturgunea

Bakarrizketa: Antton Telleria, "NININI"

Nekatutak ikuskizunaren arrakastaren ondoren, Antton Telleria eszenatokietara itzuli da. Eta ohartarazten du: ez espero gauza bera.

NININI bere bigarren komedia ikuskizuna da eta, bere esanetan, bestelakoa da. Okerragoa.

Egolatriari egindako oda lotsagabea da, baina baita zintzotasun ariketa bat ere: Antton biluztu egingo da. Lasai: metaforikoki bakarrik. Bere buruarekin duen harremanaz, bere izenaz, bere bikotekideaz, komikoa izateaz eta bertsolaria ez izateaz hitz egingo du. Normalean ozenki esaten ez diren horiez guztiez.

Berarekin barre egin edo berataz barre egin? Berdin dio. Baina etorri ikustera.

Sarrera: 15 €. Txarteldegian edo webgunean.