2025/12/17 20:00 Iruñea. Gaiarre antzokia

Antzerkia: `Adiorik ez´

Adiorik ez samurtasun eta gizatasun istorio bat da. Zainketa aringarrietan eta «ondo hiltzean» zentratuta, bizitzari pozik aurre egitera eta bizitzaren amaiera nolakoa izango den galdetzera bultzatzen gaituen bidaia da pieza. Mundu hau minez eta sufrimenduz utzi zuten guztiei egindako kantua. Azken etapa honetan irribarrea inoiz galdu gabe laguntzen duten beste guztientzako errekonozimendua.

Bizitzari alaitasunez aurre egitera eta geure buruari bizitzaren amaiera nolakoa izango den galdetzera bultzatzen gaituen bidaia da hau. Antzezlanak zainketa aringarriei heltzen die, eta aita-alaba batzuen (Santi eta Ane) bidaian jartzen du arreta, Europa osoko ibilbide zaharrenaren bitartez: Donejakue bidea. Heriotzari buruz hausnartzera, zer den ongi hiltzea eta bakoitzak bere bizitzaren amaierari nola egiten dion aurre pentsatzera bultzatzen gaituzten istorioen arteko bidegurutze hau jaioko da hala.

La Dramática Errante euskal konpainia Gaiarre antzokira itzuliko da Atsasu (2022) eta Yerma (2023) lanen ondoren.

Oharra: Antzerkia euskaraz eta gaintituluak gaztelaniaz.

Iraupena: 90 min.

Sarrerak: 12 euro. Salgai txarteldegian edo webgunean.