2026/11/21 18:00 Olazti. Kultur etxea

Antzerkia: "53X"

53x-olazti.jpg

GORA GORA FESTA 2026

53X. Antzerki garaikidea eta parte-hartzailea, 13 urtetik gorakoentzat gazteentzat eta helduentzat.

Belaunaldi oso bat markatzen duten telesailetako hizkuntzan eta pertsonaietan oinarrituta, umorez, emozioz eta egiaz erretratatzen du maitasunari, presio sozialari, sexuari, beldurrari eta ziurgabetasunari aurre egin behar dien gazte-talde bat, itxuraz norabiderik ez duen mundu batean.

Ikus-entzunezko fikzioaren erritmoarekin eta zuzeneko antzerkiaren indarrarekin, komedia eta drama, publikoaren parte-hartzea eta multimedia baliabideak uztartzen ditu ikuskizunak, esperientzia hurbila, dinamikoa eta energiaz betea sortzeko. Ikusleek begiratu ez ezik, istorioaren parte ere badira. Taupadaka, barrez, entzuten eta aurrez aurre begiratzera gonbidatzen gaituen funtzioa.

Sarrera: doan.