2026/11/04 19:00 Iruñea. Nafarroako Antzerki Eskola. San Agustin, 5

Antzerki Aroa 2026: "Sidari"

Sidari.jpg

Badakigu orainak etorkizuna alda dezakeela, baina aldatu ahalko luke etorkizunak oraina? Hogei eta hamar urteen bueltan dabilen bikote gazte baten istorioa da honako hau. Jone eta Jokinek interrail bidaia bat egitea erabaki dute Europan zehar beraien zortzigarren urteurrena ospatzeko.
Harremanari dagokionez, oso puntu ezberdinetan dago bakoitza; Jokin bere neskarekin oso gustura dagoen bitartean, Jonek zerbait gehiago falta duela sentitzen du, eta zalantza handiak dauzka ea Jokin den bere bizitzako bikotea. “Bizitzako bikotea”. Existitzen du horrelako zerbaitek?
Trenean igotzearekin bat, bikote edadetu oso berezi batekin topo egingo dute. Hauek ere ez daukate norabide garbirik, baina gomendio bat egingo diete; Corfu irlako Sidari herrian dagoen kanal zoragarri bat bisitatzea eta kanal hura igerian gurutzatzea. Hori egiten duten bikoteek bizitza guztirako maitasuna eskaintzen omen diote elkarri.

Xake Produkzioak. Lan talde artistikoa: Iholdi Beristain, Hodei Arrastoa, Getari Etxegarai, Kepa Errasti

Sarrerak: 8 euro / 5 euro euskara ikasleak. Bost emanaldietarako abonua: 25 €