2026/10/28 19:00 Iruñea. Nafarroako Antzerki Eskola. San Agustin, 5

Antzerki Aroa 2026: "Rikardo III eta ni"

Rikardo III.jpg

Shakespearek idatzitako tragedia historikoan oinarrituta, Horman Poster eta Dxusturi Teatroak estreinatuko duten antzezlan hau hainbat galdera erantzuten saiatuko da. Hiru pertsonaia oholtza gainean. Hirurak Shakespearen zale amorratuak. Hiru friki hauek Rikardo III.aren gaineko haluzinazio eszeniko bat ekarriko dute gure aurrera. Nor da Rikardo III? Ba al du Rikardok moralaren kontzientziarik? Zertan datza politikak? Manipulazio mekanismo berberak erabiltzen ziren lehen zein orain? Noraino eraman gaitzake botere goseak?

Euskarazko egokitzapena: Xabi Paya.
Idazketa dramaturgikoa eta kritikoa: Eneritz Artetxe Aranaz.
Zuzendaritza artistikoa eta eszenikoa: Igor de Quadra.
Aktoreak: Leire Ucha, Ion Zumelaga, Eneritz Artetxe Aranaz.

Sarrerak: 8 euro / 5 euro euskara ikasleak. Bost emanaldietarako abonua: 25 €