2026/10/21 19:00 Iruñea. Nafarroako Antzerki Eskola. San Agustin, 5

Antzerki Aroa 2026: "Las Reinas kanpina"

LAS REINAS.jpg

Ongi etorri Las Reinas kanpinera! Emakume talde bat, urtero, leku berera joaten da oporretan. Beren territoriora. Han eurek agintzen dute. Baina benetan askeak gara oporretan? Asetzen ditugu “opor perfektuen” gure ametsak?
Komedia beltza, arina eta absurdoa. Hausnarketa bat da hierarkien errepikapenez, atsedena/lana binomioaz eta botere-abusuaz. Hiru emakume hauen bizipenen bitartez, leku idiliko honen defentsan, noraino iristeko gai diren ikusiko dugu.
Gizakion portaera misterio hutsa da. Are gehiago aisialdian.

Zuzendaritza eta dramaturgia : Eva Redondo
Aktoreak : Maider Lekunberri, Maitane Perez eta Olatz Beobide

Sarrerak: 8 euro / 5 euro euskara ikasleak. Bost emanaldietarako abonua: 25 €