2019/05/11 20:00 Iruñea. Civivox Sanduzelai

Kontzertua: Anari

anari.jpg

"Kasualitatez hasi banintzen musika munduan, kausalitatez gertatu da ondorengo dena: diskak, kontzertuak, musikari lagunak... Bakarrik jaio eta bidean lagunak hartu; Mikel Abrego (BAP, Negu Gorriak, inoreneroni), Xabier Olazabal, Drake (BAP, Inoren Ero Ni), Mariano Hurtado (El Hombre Burbuja, Inoren Ero Ni) eta Ander Mujika (Napoka Iria) ditut orain eskutik; bihotzetik hala ere, Xabi Strubell (Dut, ZURA), Jon Oiartzun (BAP) Borja Iglesias edo Maite Arroitajauregi. Denek egiten dute Anari gu. Bakardade ainitza.

Sonoritateari erreparatuz, oraindik egiten darraien erreka, non, diren iturri desberdinetatik edan, finean iturri orok ura, rocka. Batzuetan leuna, bestetan gogorra, beti bustia. Jan berriz, hitza. Aho bete hitz, ikusiak, ikasiak, bilatuak, ez aurkituak, lapurtuak... Errekaren gainean doan paperezko batela; errekak behar du, berak erreka adina".

  • Anari Alberdi, ahotsa eta gitarra
  • Xabier Olazabal "Drake", baxua
  • Ander Mujika, gitarra
  • Mariano Hurtado, teklatuak
  • Mikel Txopeitia, bateria