2026/02/16 - 2026/02/27

Erakusketa: Mo, behi euskaldun baten memoriak erakusketa didaktikoa

Mo erakusketa Zizur.jpg

Otsailaren 16ik 27ra Mo, behi euskaldun baten memoriak erakusketa didaktikoa Zizur Nagusiko kultur etxeko patioan.

Bernardo Atxagaren Behi euskaldun baten memoriak liburua 1991.urtean argitaratu zen. Lanean MO behiaren bizitzako pasarteak biltzen dira eta plazaratu zenetik milaka irakurle izan ditu, bai euskaraz eta baita bertze hizkuntzatan egin diren itzulpenetan ere.

Oraingoan, eleberri grafiko moduan heldu dira haren memoriak. Pello Varela gidolariak era Juan Suárez marrazkilariak distira berezi bat eman baitiete pertsonaiei eta lekuei, eleberri grafiko bat aurkeztuz. Eta «ergela ez den behi baten bizitzan barna bidaiatzera gomita» zabaldu dute.