2020/11/22 19:00 Irurtzun. Kultur etxea

Bertso eta bakarrizketa: Erradikalak ginen

erradikalak ginen.jpg

Erradikalak ginen, gara eta izango gara-era gatoz. Bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsi eta buruberokiak eduki berriz betetzeko gogoz. 
Neska gazte promesa, etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez,
sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen gaituzten beste hainbat gaiz kantatu eta kontatu nahi dugu.
Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio.

Sarrera: doan (gonbidapenak udalean)

Antolatzailea: Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzua