2024/04/20 10:00 Arangureneko Elizatik

AI05 Aranipuina + Sendabelarren azterketa + Landareekin prestakina + pintxo-potea

IMAGEN 22.jpg

Proposamen ezin hobea larunbat goiz on bat igarotzeko. Hainbat jarduera izango dira, lehenengoa Aranipuinak AI05, Arangurenen ibilbide toponimikoa egingo dugu, sendabelarretan aditua den persona batek lagunduta bidean zehar aurkituko ditugun landare eta zuhaitzen propietateak azalduko dizkigu, inguruko toponimoak ezagutzeaz gain.

2 ordu eta erdiko ibilbidea amaitu ondoren, Arangurengo elkarte gastronomikoan atseden hartuko dugu, pintxo-pote eder batekin batera, eta, ondoren, sendabelarren prestakin azkar bat egingo dugu. Sendabelar horiek bidean zehar bilduko dira aldez aurretik.

Aldez aurretik izena emateko, deitu 012ra apirilaren 4an eta 5ean (erroldatuta dauden pertsonak) eta apirilaren 8an (erroldatu gabeak), 08:00etatik 18:00etara (deiaren kostua 0,34 € da; edo 948012012 tarifa laua duten telefonoetarako).