24/05/2026 19:30 Iruñea. Baluarte

Musika: Pantxoa eta Peio

Pantxoa eta Peio.jpg

`AZKEN BIRA. PANTXOA ETA PEIOREN HISTORIARI BEGIRA´

Azken bira ez da edozein bira: Pantxoa eta Peioren ibilbidean esanahi berezia izan duten geldialdietara itzultzeko sortu da. Baluarteko kontzertua tokiarekin berarekin elkarrizketan eraikitako proposamen berezi eta kontzeptuala izango da. Kantutegia, eszenografia eta kontzeptua bereziki zainduz, bira honen pisu sinbolikoa emanaldian bertan txertatu nahi dute. Bidean, gainera, Dánae Riaño, Mixel Ducau, Iñaki Dieguez, Gorka Pastor eta Josu Erviti izango dituzte bidelagun.

Sarrerak: 37 €/35€. Salgai Baluarteko txarteldegian edo webgunean.