31/07/2020 20:00 Irurtzun. Gernika plaza

Kontzertua: Beietz taldea

Beietz.jpg

Beietz! 2018an Arbizun (Nafarroan) sortutako taldea da. Zazpikoteak ilusio handiz jaso du egokitu zaion erronka: Euskal Herriko toki guztiak zeltik-parrandaz bete.

Bibolin, txirula eta trikitixak sortutako melodia zelta itsaskor eta biziek osatzen dute Beietz!-en bizkar hezurra. Horri rock, punk, ska edo folka gehituz dator Beietz!-en zeltik-parranda. 

Hitzetan, poesia iradokitzaileak, leun bezain zorrotzak, gure munduari begiratzen diotenak, eta sarritan bi aldiz irakurri beharrekoak. Beietz!-eko kideak Skalariak (Peio eta Hiart) eta The Trikiteens (Josetxo) taldeetatik datoz.