09/12/2023 21:00 Altsasu. Iortia kulturgunea

Antzerkia: "Sexberdinak"

SEXBERDINAK.jpg

Mireia Gabilondok zuzendu du, eta Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta dira protagonistak. Iruretak aktore berri onenaren Goya saria jaso du. Aitziberrek eta Telmok inolako konplexurik gabe azalduko dituzte euren bizipen afektibo sexualak, gutako bakoitzak, gure paralisi partikularrarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez erdi jositako hazkunde pertsonaleko istorioa, saritutako euskal konpainiaren proposamen murgiltzailea. Max saria jaso dute obra honengatik.

FITXA ARTISTIKOA
Zuzendaritza
: Mireia Gabilondo
Egileak: Kepa Errasti, Telmo Irureta
Antzezleak: Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta

Sarrera: aurretik erosita 12 euro. Salgai webgunean edo kulturgunean.