23/11/2024 19:30 Iruñea. Nafarroako Antzerki Eskola

Antzerkia eta musika: “Ai, gure juaneteak”

Iruñaldia.Patxo Telleria.jpg

Artistak: Patxo Telleria, Iñaki Maruri eta Maider Lopez.

Mikel Laboaren kantak gaur egungo gizabere baten begiradatik. “Ai, gure juaneteak” ikuskari eszeniko hibridoa da, hitzak eta musika uztartzen duena. Tauletan aktore-musikari bat eta bi musikari-aktore. Lanaren testua Mikel Laboaren zenbait kanten berrinterpretazio erabatekoa da. Gaur egungo begiradatik “Hegazki errariak”, “Izarren hautsa”, “Bedeinkatua”, Negu hurbila”, “Lili bat”, “O Pello, Pello”, “Haika mutil”, “Baga biga higa”, “Ihes betea”… kantuak izango dira aztergai.

Prezioa: 12€ (10€ Lorazainak)

Iraupena: 70 min

Sarrerak: Nafarroako Antzerki Eskola