16/10/2021 - 17/10/2021

Nafarroa Oinez

Nafarroa Oinez egitaraua 2021.jpg

Azkenean badator… itxaronaldirik luzeena izan duen aspaldiko Nafarroa Oinezik bereziena. Urriaren 16 eta 17an zezen plaza, Santiago plaza, Foruen plaza, Ikastola, Remontival pilotalekua, Los Llanos parkea… euskararen festaleku bilakatu dira! Nafarroa Oinez 2021 formatu txikian izanen da, ohiko ibilbiderik gabe, trafiko planik ez, sarrerarik ez… Etortzen direnak Lizarra hiriko puntu desberdinetatik libreki mugitu ahalko dira. Hau dena jendetza pilaketa ekiditeko xedearekin. Nafarroa Oinezaren azken informazioak jasotzeko, jo haren webgune eta sare sozialetara.