11/01/2026 19:30 Atarrabia. Kultur Etxeko Antzokia

Musika-ikuskizuna: "A kupela"

Demode a kupela.jpg

"A kupela", Demode Quartet.

Zuzendaria: Patxi Barco, Joli Pascualena. Interpreteak: Iker Huitzi, Joli Pascualena, Santi Romano eta Karlos Nguema

Musika-ikuskizun honetan, ahots taldeak bere musika-estilo askotarikoak emanen ditu maisutasunez, hala nola Argentinako tangoa, fadoa, musika zelta, Pakistango punjabia, jazza edota kantu frantsesa. Interpretazioak funtsean a capela izanen dira, gure folkloreari ere keinu eginda. Hori guztia, ohi denez, umore senez emanda eta abestiei, herrialdeei eta errepertorioaren egileei buruzko teoria harrigarriak azalduta.

Sarrera: 6 €, txarteldegian eta interneten