17/10/2026 20:00 Atarrabia. Kultur Etxeko Antzokia

Magia: "3 elementu", Hodei Magoa

3 elementu.jpg

Hodei magoak “3 elementu” saioa emanen digu, hots, esperientzia magiko murgilgarria da, publikoa ilusionistaren inguru osoan dagoela. Hiru elementuok sormena, ikusmina eta grina dira, hiruekin ere jaiotzen gara, baina hazi ahala galtzen ditugu. Proposamen honetan, ilusionismoak ikusleen irudimena, fantasia eta harrimena piztuko ditu, oroitzapen eta bizipen partekaturako tarte bat irekita. Saioak 40 minutu iraunen du eta ikusleak eserita egonen dira aulkietan, agertoki gainean (gehienez, 40 lagun saio bakoitzeko).

Sarrera: 5€ leihatilan eta Interneten