26/11/2025 20:00 Zizur Nagusia. Txapela taberna

Lurrinak: Tabernaria umorezko antzerki laburra

TABERNARIA: INSTRUKZIOAK BOTATZEKO ONDO BAT KAÑA tabernako bakarrizketa da, Lurrinak programaren barruan. Tabernariak bere ohiko bezeroak bilduko ditu kaña bat ondo botatzen erakusteko. Baina, bakarrizketa aurrera joan ahala, tabernariaren desirak, zalantzak eta beldurrak ageriko dira, beste gai sozial batzuez gain. Azaroaren 26an, asteazkenarekin, 20:00etan Zizur Nagusiko Txapela tabernan. Sarrera librea edukiera bete arte.

Tabernaria: Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña bakarrizketa, Mikel Martinezek antzeztua, Patxo Telleriak idatzia eta zuzendua.

Teaserra: https://youtu.be/HqGdnDTiAh8

Lurrinak usain atseginak dira, perfumeak, kafe ehotu berria edo bizkotxoa labean.

Lurrinak ere badira ezagutzen ditugun leku edo pertsonen usainak, batzuetan nonbaitetik igaro eta usain bat sudurretik sartzean bat-batean sentimenduak edo oroitzapenak azaleratzen dira. Usaimena da, antza, memoriari gehien lotzen zaion zentzumena.

Euskararen Lurrinak kultur programa, beraz, oroimenaren betikotasunean geratu nahi duten xarmaz beteriko euskarazko ekitaldi efimeroak dira, komunitatearen zentzumenak pizten dituztenak.