25/03/2026 19:00 Zizur Nagusia. The House of Beer eta Txapela tabernak

Lurrinak: Antzerki erronda koperoa

Lurrinak antzerki erronda koperoa.jpg

Martxoaren 25ean Lurrinak programaren bigarren saioa: antzerki erronda koperoa:

  • 19:00etan The House of Beer tabernan "Txizatoki bat eszenatokian" antzezlan laburra. Patxo Telleriaren testua eta Patxo Telleriak berak antzeztua. (35 min iraupena). “Duela ehun urte, Marcel Duchamp-ek txizatoki bat jarri zuen erakusgai museo batean, eta ekintza horrek artearen kontzeptua kolokan jarri zuen. Zer da artea? Zer da objetu artistikoa? Zer da sortzailea? Nik gaur txizatoki bat jarriko dut eszenatokian. Ekintza sinboliko eta iraultzaile honekin, antzerkiaren kontzeptua kolokan jarri nahi dut.” Asmo arranditsu honekin ematen zaio hasiera monologo honi, zeinean aktore-egileak esperientzia teatral ezohiko bat planteatuko duen: ekintza hasten denean, antzezlana bukatu da, eta ikusleak kanpoan daude, ikusi duten antzezlanari buruzko komentario mingarriak egiten, aktore-egilea oraindik barruan dagoelarik, irteteko kemenik gabe, ikusleen eritziak jasotzeko beldurrez.
  • 20:00etan Txapela tabernan "Hamalau" antzezlan laburra. Lutxo Egiaren testua (CAFE BAR BILBAO Antzerki Saria 2022) Mikel Martinez aktoreak antzeztua. (20 min iraupena). Eraikin bat hiri batean. Hamalaugarren solairua. Terraza bat. Gizon bat dago bertan. Notarioa da eta bere bezero baten zain dago. Hain zuzen ere, bezero horren buru-hilketa edo suizidioa egiaztatzera joan da. Ez da ohiko lana, baina nor da notario bat juzku moralik egiteko? Dena baldintza egokietan dagoela ziurtatzera mugatu behar da. Eta notarioa denez, bide batez, ohartarazi English suizidio baten aurrean gaudela, tirabuzoi bikoitzeko inbertso klasikoa, hain zuzen…