23/01/2023 - 29/01/2023

Literatura: (H)Ilbeltza. Euskal nobela beltzaren astea

(H)ILBELTZA. 2023ko EGITARAUA

Ilbeltzak 23, astelehena, 19:30ean, Arizkungo medikuaren etxean: Idazleekin solasean, V. (H)ilbeltza bekaren irabazlea: Eneko Barberenaren Suak erreko ez balu nobela beltza solasgai.

Ilbeltzak 25, asteazkena, 19:00etan, Anizko Mendiarte elkartean: Odol bearbaguea, agirtuco da eguia eurea, Joseba Sarrionandiaren solasaldia.

Ilbeltzak 27, ortziralea, 19:00etan, Iruritako Gizarte Bilgunean: Zinema. Kareletik filmaren emanaldia (Anjel Lertxundi,1987).

Ilbeltzak 28, larunbata:

  • 11:00etan, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean: Mahai-ingurua: Zurian beltz. Literatur itzulpenak eta itzulpozak, Garazi Arrula eta Garazi Ugalde. Moderatzailea: Amaia Apalauza.
  • 14:00etan, Erratzuko elkartean: bazkaria. Txartelak eskatu ilbeltzabaztanen@gmail.com helbidean.
  • Bazkal ondotik: Liburu aurkezpenak: Jon Alonso Amaiur bat urtero (Amaiurko Gaztelu Elkartea+(H)ilbeltza). Mikel Alvarez Euskalia (Elkar). Gaizka Ugalde, Leonardo Sciasciaren Todo modo liburuaren itzultzailea (Erein).
  • Iluntzean: Susmagarrien gaua. Baz Town, Erratzun barna.

Ilbeltzak 29, igandea:

  • 11:00etan, Oronozko aparkalekuan: Itzuli beltza. Gorputz gorrituen solasa.
  • 19:00etan, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean: Ruper Ordorika: Zuri beltzean.