04/06/2026 20:00 Iruñea. O-ko Andre Maria plaza

Kontzertua: Xak

XAKweb-870x480.jpg

KANTU ETA HITZA

XAK (Paxkal Irigoyen) Nafarroa Behereko abeslari eta musikari polifazetikoa da, eta bakarlari gisa eta hainbat taldetan aritu da bere musika-ibilbidean. 2017an, lehen diskoa eman zuen argitara, eta 2021ean, Bloñ taldea osatu eta Bañolet kantuz diskoa kaleratu zuen; azken disko horrek Bañolet filmeko abestietako batzuk barne hartzen ditu. Hain zuzen, Paxkal Irigoyenek berak zuzendu zuen film hori, Maia Iribarne Olhagarairekin batera. 2023an, “Piko” izen artistikoaz egin zituen emanaldiak. 2025eko maiatzean, Xak proiektu berria kaleratu zuen Paxkalek: sei abestiz osatutako album bat da, eta folk eta pop estiloak uztartzen ditu. Abestiak zuzenean aurkezte aldera, Irigoyenek boskote bat osatu du honako hauekin batera: Julen Etxeberri (bateria), Allande Etxeberri (baxua), Paul Covreur (gitarrak eta mandolina) eta Uxue Olaziregi (gitarra akustikoa).

Sarrera: Doakoa.

Eguraldia txarra izanen dela aurreikusten bada, Erraldoien Txokoan (Descalzos 72) eginen dira kontzertuak. Kasu horretan edukiera mugatua izanen da. Sarrerak doan izanen dira eta bertan jasoko dira, kontzertuak hasi baino ordubete lehenago. Bi sarrera hartzen ahalko ditu, gehienez, pertsona bakoitzak.