21/05/2026 20:00 Iruñea. O-ko Andre Maria plaza

Kontzertua: Sara Zozaya

Sara-Zozaya.jpg

KANTUA ETA HITZA 

SARA ZOZAYA Euskal Herriko talentu gazteetako bat da. Euskal eszenan, punta-puntako hainbat taldetako kide izan da. 2018an bakarkako lehen EPa kaleratu zuen, eta, ordurako, “urteko demo” hoberenen artean sartu zuen Mondosonoro aldizkariak.

LP batek eta bi EPk osatzen dute haren diskografia, eta, gainera, kolaborazioak egin ditu musikan erreferenteak diren artistekin, besteak beste, Valdivia eta Benito Lertxundirekin. Sarak nerabezarotik darama estiloekin esperimentatzen: “lo-fi”-a (soinu inperfektu, epel eta nostalgikoak ezaugarri dituen musika-estiloa), popa, euskal tradizioa eta minimalismoa, besteak beste; ibilbide horri esker, hainbat jaialditan hartu du parte, hala nola Primavera Sound-en eta Eufonic-en.

Sarrera: Doan

Eguraldia txarra izanen dela aurreikusten bada, Erraldoien Txokoan (Descalzos 72) eginen dira kontzertuak. Kasu horretan edukiera mugatua izanen da. Sarrerak doan izanen dira eta bertan jasoko dira, kontzertuak hasi baino ordubete lehenago. Bi sarrera hartzen ahalko ditu, gehienez, pertsona bakoitzak.