18/06/2026 20:00 Iruñea. O-ko Andre Maria plaza

Kontzertua: Kaskezur

KASKEZUR-5web-870x480.jpg

KANTU ETA HITZA

KASKEZUR taldeak 2008an egin zituen lehen urratsak, eta Noise Rock estiloko soinuekin Baztango lasaitasuna asaldatu zuen. 90eko hamarkadan Sonic Youth eta Pixies rock alternatiboko taldeek, besteak beste, abian jarri zuten konposizio-ildoari jarraipena eman diote. 2013an Ilgora diskoa eman zuten argitara: taldearen soinua behin betiko aldatu zuen, eta, hari esker, euskarazko rock alternatiboko eszenaren ateak ireki zitzaizkien. Aurrez, Gure Jokua (2010) eta Itzulera… (2008) diskoak argitaratu zituzten, eta bietan rock klasikoarekin eta musika psikodelikoarekin esperimentatu zuten. Hainbat komunikabideren iritziz, Azpisugeak lana (2017) urteko diskorik hoberenetariko bat izan zen. 2019an Ihesi doaz animaliak (Mukuru, 2019) diskoa kaleratu zuen taldeak, aurreko lanak irekitako bideari jarraikiz; pandemia dela eta jarduna eten ondoren, Kaskezur taldea 2024an itzuli zen, eta Deus izeneko lana kaleratu zuen.

Sarrera: Doakoa

Eguraldia txarra izanen dela aurreikusten bada, Erraldoien Txokoan (Descalzos 72) eginen dira kontzertuak. Kasu horretan edukiera mugatua izanen da. Sarrerak doan izanen dira eta bertan jasoko dira, kontzertuak hasi baino ordubete lehenago. Bi sarrera hartzen ahalko ditu, gehienez, pertsona bakoitzak.