09/09/2025 19:00 Lizarra. Santa Klara komentua

Kontzertua: Euskal Barrok Ensemble

Euskal Barrok Ensemble.jpg

Lizarrako Antzinako Musikaren Astea

Euskal Barrok Ensemble, Enrike Solinisek 2006an Bilbon sortutako antzinako musika taldeak musikaren nazioarteko panoraman lekua hartzea lortu du modu guztiz pertsonalean. Bere lan diskografikoek musikaren sustraiak aztertzen eta sakontzen dituzte, eta proiektu guztiz berritzaileak aurkezten dituzte, oso garai desberdinetako musikaren inprobisazioari eta birsorkuntzari espazio garrantzitsua eskaintzen diotenak, hori guztia ikuspegi pertsonal argi batetik.

Sarrera: 14 €. Salgai webgunean edo, aurrez aurre, Baluarten, La Morea merkalgnean eta kontzertuaren egunean, ordu bat lehenagotik, Santa Klara komentuan.