25/06/2026 20:00 Iruñea. O-ko Andre Maria plaza

Kontzertua: Erromintxelak

Erromintxelak-web-870x480.jpeg

KANTU ETA HITZA

ERROMINTXELAK Arrasateko (Gipuzkoa) gypsy swing talde bat da, 2021ean sortua. Musikari hauek osatzen dute: Jon García (ahotsa eta gitarra), Iñigo Zubizarreta (manouche gitarra), Aitor Moreno (kontrabaxua), Jokin Vitoria (washboarda, bateria eta koruak), Daniel Apodaka (biolina) eta Andoni Aizpuru (saxo sopranoa). Aurretik hainbat proiektutan kolaborazioak egin dituzten musikariak dira, musika-ikasketak dituzte, eta irakasle dihardute Euskal Herriko musika-eskoletan zein kontserbatorioetan. Bertsoak euskaraz abesten dituzte, eta instrumentu akustikoak baliatuta, Erromintxelak taldeak entzuleak dantzan jartzeko moduko ikuskizuna eskaintzen du swing estiloko musikaren ezaugarririk dibertigarrienak oinarri hartuta.

Sarrera: Doakoa 

Eguraldia txarra izanen dela aurreikusten bada, Erraldoien Txokoan (Descalzos 72) eginen dira kontzertuak. Kasu horretan edukiera mugatua izanen da. Sarrerak doan izanen dira eta bertan jasoko dira, kontzertuak hasi baino ordubete lehenago. Bi sarrera hartzen ahalko ditu, gehienez, pertsona bakoitzak.