04/03/2026 19:00 Iruñea. Antzerki eskola

Irriziklo 2026: "Beste bat"

las katastrofen.beste bat.jpg

Kirolik zailena aukeratu dute bi emakume hauek, basatiena! Ez dago federaziorik. Mundu guztia partehartzera gonbidatua dago, bere kontura.
Hatxe eta Zeta aldapan behera abiatuko dira gauza biribilak bezala. Jaitsiz, jausiz, noraezean.
Teknikak lagunduko ote die abiadura eta oreka artean mantentzen, krisma apurtu gabe? Inork ez du esan hau erreza denik baina dibertigarria izan zitekeen!

Sarrera: 5 € (16 € Irriziklo 2026rako abonamendua)

Zuzendariak: Leire Olaran eta Jone Garcia
Antzezleak: Leire Olaran eta Aratxo Angulo
Testua: Leire Olaran
Espazio Eszenikoa: Jone Garcia
Argiztapena: Imanol Garcia
Bideoak: Ernesto Ruenes