13/09/2026 12:30 Zizur Nagusia. Erreniega parkea

Espectáculo musical: Demode 4 gurpilen gainean

Demode-4-GURPILEN-GAINEAN-Web.jpg

Kalejira dibertigarria kapelaz kapela!

“Demode Quartet gurpil gainean” A Capela laukote dibertigarri eta martxoso bat, edozein hiri edo herritako kale edo plazak zeharkatuko dituena, publikoa eraman eta dibertituko duen kalejira alai batean. Ez dago kalitatezko ikuskizun dibertigarri batez gozatzeko antzoki, areto edo espaziorik? Demode edozein bidegurutze, plaza edo izkinatan gelditu eta esperientzia paregabea bihurtzen du.

Eta esperientzia paregabea da; izan ere, musika eta umorea normalean gozatu ezin diren lekuetara hurbiltzeaz gain, ikuskizun jasangarria da, ingurumena errespetatzen duena eta zuzeneko ikuskizuna mota guztietako ikusleengana hurbiltzen duena, edozein dela ere bere adina, bere maila kulturala edo soziala, eta, are gehiago, kulturaren ohiko kontsumitzaile ez diren pertsona ugari harritu eta harrapa ditzakeena.