26/01/2026 19:00 Altsasu. Iortia, 2. aretoa

Dokumentala eta solasaldia: "Kantauri"

KANTAURI_EUSKERA.jpg

Kantauri itsasoaren bihotzean murgil zaitez Kantaurirekin. Isaias Cruz eta Xabier Minaren dokumental liluragarria da Kantauri, eta edertasunez eta biodibertsitatez betetako itsas ekosistema bat erakusten digu. Kostaldeko uretatik hasi eta 20 km-ko sakoneraraino, euskal kulturaren zati bat inspiratu zuen fauna eta flora ezagutuko ditugu, eta horretaz gozatzeko, zaintzeko eta babesteko gonbita egingo digute.

Proiekzioaren ondoren, taldekideek beren esperientziak eta ezagutzak partekatuko dituzte mahai-inguru ireki batean, zure galderei erantzuteko eta Kantauriko itsaspeko munduan sakontzeko.

Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin.