27/03/2026 19:00 Iruñea. Iturramako Civivox

Dokumental emanaldia: "Emak bakia - 100 urte"

emak bakia.jpg

Hizlaria: Oskar Alegria

Antolatzailea: Nafar Ateneoa

Oskar Alegriak, zuzendari bezala 2012an egin zuen debuta Emak Bakia baita filmarekin. Ipar Euskal Herriko kostaldeko etxe baten bilaketari buruzko filma da; 1926an Man Rayk Emak Bakia filmatu zuen etxearen bilaketa, hain zuzen. Alegriak etxe hori aurkitu nahi du, eta pista gisa Man Rayren filmean azaltzen diren hiru planoak besterik ez ditu: bi zutabe, kostaldearen ikuspegi bat eta sarrerako atearen irudia. Bilaketa hori bere bidaiaren planoak eta Man Rayren filmarenak tartekatzen ditu. Pelikularen erdialdera etxea aurkitzen du, eta zerotik hasten da berriro. Etxea aitzakia bat da Alegriarentzat, helburua bidea da, ez helmuga.