14/11/2025 - 17/11/2025 19:45 Lizarra. Los Llanos Kulturagunea

Cine: Gaua, eguna egunekoentzat, gaua gauekoentzat

Noiz: 2025/11/14-17. Ordutegiak online.

Non: Lizarra. Los Llanos Kulturagunea.

Sarrerak online eta txarteldegian.

Sinopsia: Sorgin ehiza betean, Kattalin, senarrarengandik ihesi, bere baserritik aterako da gauaren erdian. Baso beltzean galduko da eta bere atzetik segika duen presentzia bat sentituko du. Ihesean dabilela hiru emakume maitagarrirekin topo egingo du. Hauek, arropa garbitu bitartean, beldurrezko ipuinak eta herriko esamesak partekatzen dituzte. Kattalinen harridurarako, bera izango da istorio horien protagonista.

Fantasiazko eta errealitate historikoaren artean dabilen filma dakar Urkijok oraingoan ere. Zehazki, euskal mitologiaren gaueko munduan murgilduko da XVII. mendean girotutako istorio baten bidez. Gaueko izakien mundu mitologikoa eta landa-eremuko sineskeriaren iruditeria uztartuko ditu misterioz, emozioz eta epikaz betetako unibertso bat sortuz.