25/01/2026 19:00 Elizondo. Damaso Zabalza Gizarte Etxea

Antzerkia: "Pinpilinpauxa horia"

pinpilinpauxa horia.jpg

Mugako ostatua da Pinpilinpauxen Benta, eta Maritxu bertako nagusi eta langilea. Sua biztu da inguruko mendi eta basoetan, eta suak inguratu du ostatua. Bertara doan errepidea zein gainerako bide guziak moztuta daude. Komunikabide guziak ere erori dira. Isolaturik geratu dira, Maritxu bezala, bertan dauden bezero guziak ere. Zazpi tximeleta etxaldean preso. Horietariko bakoitzak, bere alderik ederrena erakutsi nahi izanagatik ere, iraganeko har bat darama berarekin. Beraien arteko mesfidantza areagotu baino ez denean egiten, nor bere kapuluan sentitzen da seguruen.

LANTALDEA:

Zuzendaritza: Mairu (Manex Fuchsen laguntzarekin).
Testua: Gaizka Sarasola
Antzezleak: Ritxi Abril, Josune Etxepare, Itziar Telletxea, Gaizka Sarasola,
Juanen Saralegi, Ainara Ribera eta Iban Garro.
Argi diseinua: Andoni Mendizabal.
Soinu diseinua: Ibai Gogortza.
Eszenografia: Livory Barbez, Jon Lopez eta Martxel Rodriguez.
Atrezzoa: Beñat Saralegi, Juanen Saralegi eta Eloy Lopez.
Jantziak: Marodi Sorkuntzak.
Kartela: Garazi Conde.
Argazkiak: Gotzone Rekondo.