24/09/2026 20:00 Iruñea. Gayarre Antzokia

Antzerkia: "Koxkak: Umore garratza"

Hiru pieza komiko laburrek eratzen dute proposamen hau. Hain zuzen, “Madame B” ezagutuko dugu, maitasunari, osasunari eta lanari buruzko zalantzak argitzeko prest dagoen medium ospetsua; “Homo Amabilis”, egun indarrean dagoen ingurune lehiakor honetan galzorian dagoen espeziea; eta pudorerik gabe beren irrikak lortzeko prest dauden bi emakume, “Margarita Molotoven”.

Gasteiztik, Pez Limbo konpainiak antzerki-hiruko hau aurkeztuko digu, umorearekin eta gertutasunarekin, inguruan dugun errealitateari buruz hausnartzen duena.