05/11/2026 19:00 Iruñea. Condestable Civivox (Areto gotikoa)

Antzerkia: "Haritik tiraka"

Bitsa. Haritik tiraka.jpg

Bitsa Konpainiak (Ane Gebara eta Iván Casado) sortu eta Karrikan kaleko arte eszenikoen aldeko plataformak babestutako euskarazko kale-antzerkiko ikuskizuna da Haritik Tiraka.

Antzezlanak etxez aldatu den neska gazte baten istorioa kontatzen digu. Izan ere, etxe berrian lehenago bizi zen emakumearen bizitza deskubritzen du; horrela, lanak balioa ematen die ohiko keinu txikiei, eguneroko mandatuei eta auzoetako pertsonen arteko loturei. Euskal Herriko XX. mendeko historiako pasarte tragikoenetan (Gerra Zibila eta gerraostea) girotuta dago lana. Garai zail horietan emakumeek eta mandatariek izan zuten funtsezko papera ikusaraztea da lanaren helburu nagusia.

Ikuskizunak kale-antzerkia, narrazioa, objektuen manipulazioa eta biolontxeloaren zuzeneko musika uztartzen ditu.

Haritik tiraka lanak Euskarazko Ikuskizun Onenaren saria jaso du 2026ko Leioako Umore Azokan.