22/11/2026 18:00 Elizondo. Damaso Zabalza Gizarte Bilgunea

Antzerkia: "Baginaren bakarrizketak"

Baginaren_bakarrizkertak_web_handi.jpg

Emakumeen sexualitateak ikuspegi, alde eta ertz ugari ditu; poliedrikoa da. Eve Ensler-ek guztiak lantzen ditu ausardiaz, ezein alboratu gabe eta klixe, topiko eta estereotipoetatik ihes eginez. Testu honen jatorria egileak hainbat klase sozial, adin, arraza eta erlijiotako emakumeei egindako elkarrizketetan dago. Material horrekin guztiarekin, Eve-k benetako testigantzen mosaikoa eraiki du, batzuk bitxiak dira, beste batzuk xelebreak, baita latzak ere. Hala ere, gehienetan umorea da nagusi. Baginaren bakarrizketak emakumeen sexualitateari buruzko collage bat dira, eta Eve Ensler ironia, samurtasun eta hizkuntza zaindu eta, batzuetan, poetikoz hurbiltzen zaio horri.

Fitxa artistikoa:

    Testuaren egilea: EVE ENSLER
    Zuzendaria: BEGOÑA BILBAO LEJARZEGI
    Ikuskizunaren iraupena: 75 minutu
    Antzezleak: INTZA ALKAIN, TANIA FORNIELES, IRAITZ LIZARRAGA