07/10/2026 19:00 Iruñea. Nafarroako Antzerki Eskola. San Agustin, 5

Antzerki Aroa 2026: "Bi baso bat ur"

Bibasobatur.jpg

Lau pertsona dantzaleku baten erdian. Bakoitzak baso bat ur du eskuan. Lauak guztiz geldi daude, DJak inguruk ojende guztia dantzan jartzen duen bitartean. Tratu txarren osteko alaitasunaz mintzo da antzezlan hau. Tratu txarrak jaso dituen pertsona bati alaitasuna ebasten dio tratu txarren eragileak. Edozein arrazoi del amedio, tratu txarrak jaso dituen edonori zalantzan jartzen zaio alaitasunerako eskubidea, baita tratu txarren ostean ere. Antzezlan honek alaitasunaren izaera soziala jarri nahi du erdigunean, agerian utziz minaren ostean alaitasunaren eta umorearen jabe egitea ezinbesteko tresna dela mina gainditzeko eta ahalduntzeko. Dantzalekuaren erdian ezin mugiturik dauden lau pertsonen istorioa kontatuko dugu; sakontasunez eta errespetuz baina, esan gabe doa, baita alaitasunez ere.

Fitxa artistikoa:

Artistak: Intza Alkain, Javier Barandiaran, Iraia Elías
Konpainia: Metrokoadrokoa
Egilea: Miren Azcarate, Oier Guillan
Zuzendaria: Edurne Azcarate
Zuzendari artistikoa: Idoia Beratarbide

Sarrerak: 8 euro / 5 euro euskara ikasleak. Bost emanaldietarako abonua: 25 €