ES | EU

Pribatutasun politika

Fitxategiaren arduraduna

Burlatako Udala (aurrerantzean ELAIDE.EUS) da webgune honetatik bildu eta tratatuko diren datu pertsonalak gordetzeko fitxategien arduraduna. Harremanetarako helbidea: Burlatako Larrañeta Plaza zk.g. P.K. 31600 Burlata (Nafarroa), telefonoa: 948 23 84 00, eta e-maila: euskara@burlada.es. Fitxategiak behar bezala inskribaturik daude Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean.


Datuen bilketa

ELAIDE.EUSek bakarrik bilduko ditu webean dauden galdetegien bitartez eta gure e-mailen bidez emanen dizkiguzun datu pertsonalak. Bildutako Datuen Erabilerak eta Xedeak.

www.elaide.eus webean datu pertsonalak biltzen dira, ondotik zehazturik dauden xedeetarako. Xedeotako baten batekin ados ez bazaude, jakinarazi euskara@burlada.es helbidera. Honatx zer erabilera eta zer xede dauden aurreikusita:

Erabiltzaileen Erregistroa eta Kudeaketa

Erregistroko galdetegian ematen diguzun informazioa webaren erabiltzaileen kudeaketarako erabiliko da. Erregistroko galdetegian informazio faltsua ematen bada, erabiltzaileari automatikoki baja emanen zaio.

Edukien Argitalpena

Gure webaren bidez ematen diguzun informazioa erabiliko da webaren beste erabiltzaile eta/edo bisitariekin partekatu nahi dituzun edukiak argitara emateko.

Datuak Hirugarrenei Jakinaraztea

ELAIDE.EUSek ez du aurreikusita zure datu pertsonalak hirugarrenei ematea, legeak halaxe ezarrita duen kasuetan izan ezik (administrazio publikoak, agintari administratiboak edo judizialak, etab).

Segurtasuna

ELAIDE.EUSek egungo teknikaren egoerarekin bat datozen teknologiak erabiltzen ditu zure datu eta informazio pertsonalak babesteko; horrela, gure webgunea biltegiratua dago eraso motarik ohikoenen kontrako zerbitzari seguruetan. Hala ere, gogorarazi behar dizugu ez dagoela urratu ez daitekeen teknologiarik.

Horrenbestez, zure eskura dauden bitarteko guztiak erabili behar dituzu zure datuen segurtasun maila mantentzeko; bereziki gomendatzen dizugu pasahitz sendoak erabil ditzazula zure erabiltzaile-kontuan sartzeko. Onena da pasahitzak gutxienez ere 8 karaktere izatea, eta zenbakiak, letrak (larriak zein xeheak) eta karaktere bereziak tartekatzea. Horrez gain, onena da aldian behin (urtean behin, gutxienez) zure gakoa aldatzea, eta besteren batek zer gako duzun badakiela susmatzen baduzu, alda ezazu berehala.

Hirugarrenentzako informazioa

Erabiltzailea da web honetan sartzen dituen informazio, eduki eta irudien erantzulea. Hirugarrenak ageri diren informazioa ematen badu (adibidez, argazkiak, bideoak, etab.), haien berariazko baimena izan behar du. ELAIDE.EUSek ez du bere gain hartuko zuk gure sistemetan sartzen duzun edukitik eratorritako lege hausteen erantzukizunik. Hortaz, gomendatzen dizugu kontu handiz erabiltzea hirugarrenei buruzko informazioa, eta gomendatu halaber, beti haien baimena eskatzea webgune honetan sartzeko.

Eskubideen Erabilera

Noiznahi erabiltzen ahalko dituzu datuetan sartzeko eta datuak zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak; horretarako, kasuan kasuko eskubidea erabiltzeko eskaria helarazi beharko duzu, nor zaren frogatzen duen agiri ofizialarekin batera (NANa, gidabaimena edo pasaportea), helbide elektroniko honetara: euskara@burlada.es.

Bertsioa

Pribatutasun Politika hau 2015/02/19koa da, eta, ezer aldatzen bazaio, webgunean argitara emanen da.