ES | EU

Lege oharra

Lege Arduraduna

Burlatako Udala

IFZ/IFK: P3126600J

Helbidea: Larrañeta Plaza zk.g. P.K. 31600 Burlata (Nafarroa)

Harremanetarako e-maila: euskara@burlada.es

Tel.: 948 23 84 00


Erabilera baldintzak

Lege baldintza hauek webgune honen erabilera baimendua arautzen dute. Webgunea Burlatako Udalak (aurrerantzean ELAIDE.EUS) jarri du Interneten erabiltzaileen eskura. Lege-baldintza hauekin ados ez bazaude, webgune honetatik atera beharko duzu.

Erabiltzaileak arduraz, zuzen eta legearekin bat erabili beharko du webgunea eta, bereziki, ez du honako gauzarik eginen:

- Ez du ezabatuko, kenduko edo manipulatuko “copyright”-a, ez haren titularren eskubideen gainerako identifikazio-datuak (edukietan sartuta daudenak), ez gailu babesgarri teknikoak, ezta edukietan bilduta egon litekeen beste informazio-mekanismo oro ere.

- Ez du sartuko webgunean edo hura euskarritzen duten informatika-sistemetan inolako aldaketarik eraginen duen edo eragin dezakeen programarik, birusik, makrorik, ezta beste edozein gailu logikorik edo karaktere-sekuentziarik ere.

- Ez du erabiliko edo instalatuko ELAIDE.EUSek ezarritako kontrolak edo segurtasun-pasahitzak baliogabetzeko gauza den programarik edo gailurik; eta, debeku da, halaber, zifratze gakoak, sistemak edo algoritmoak deszifratzea, eta webguneko edo edozein erabiltzaileren beste segurtasun elementu bat deszifratzea ere bai.

- Debeku da webguneko pantailen kopia eta argazkia egitea, ELAIDE.EUSek berariaz baimena ematen ez badu.

- Debeku da webgunearen edo haren iturburu-kodearen kopiak edo bertsioak egitea, ELAIDE.EUSek berariaz baimena ematen ez badu.

- Debeku da, azkenik, legearen edo fede onaren kontrako jokabide oro.


Erantzukizunik ez

ELAIDE.EUSek ez du bere gain hartuko erabiltzaileari -dela webgunearen birusengatik, dela webgunea erabilgarri ez egoteagatik, dela webaren beste edozein portaera txarragatik- eragin dakizkiokeen galeren edo kalteen gaineko erantzukizunik. ELAIDE.EUSek bere esku dauden eta egun teknikaren egoerarekin bat heldu diren segurtasun-neurri guztiak hartu ditu, webgunearen funtzionamendu ona bermatzeko eta erabiltzaileari inolako kalterik ez eragiteko.

ELAIDE.EUSek ez du bere gain hartuko erabiltzaileek isuritako iruzkinen edo iritzien gaineko erantzukizunik. Inolako eduki ezegokirik edo legea nahiz hirugarrenen eskubideak urratzen dituen edukirik atzematen baduzu, gure e-mailera jakinarazi dezakezu: euskara@burlada.es


Erabiltzaileen erregistroa

Webgune honetako atal jakin batzuetan sartzeko edo erabiltzeko, aurrez erabiltzaile gisa eman beharko da izena. Ez da zilegi 14 urtetik beheko erabiltzaileek izena ematea. ELAIDE.EUSek beretzat gorde du erabiltzaileak emandako informazioa egiaztatzeko eskubidea. Behin gure webean izena emanda, uneoro izanen duzu datuak erabiltzaile-profilean eskuratu, aldatu edo deuseztatzeko eskubidea.

ELAIDE.EUSek erabiltzaileari ohartarazten dio errefusatzen ahalko direla iruzurrez egindako erregistro-eskaerak edota arauak edo hirugarrenen eskubideak urratuz egindakoak. Gainera, erabiltzaile izateari utziko diote, baldin eta lege baldintza hauek urratzen badituzte, eta halaber, haiei egindako ohartarazpenak nahiz errekerimenduak urratzen badituzte, zein eta ELAIDE.EUSek webgune hau arautzen duten politikak nahiz arauak hausten dituzten jokabideei buruzkoak.

Erabiltzaileak izanen dira beren erabiltzaile-izenarekin edo kontuarekin egindako ekintza ororen erantzuleak. Erabiltzailea izanen da bere kontuan sartzeko pasahitza erabiltzearen nahiz konfidentzialtasunaren erantzulea, eta bere pasahitza arriskuan jarri delako susmo ororen aurrean, berehalakoan aldatu beharko du.

Erabiltzaileak konpromisoa hartu du ELAIDE.EUSen webgunea era egokian erabiltzeko eta, besteak beste, honako portaera hauek ez izateko konpromisoa hartu du:

- Ez du identitaterik iruzurrez ordeztuko, ez du informazio faltsurik emanen, ezta beste pertsona batzuei dagokiena ere, ez bere erregistroan, ez erabiltzaile-profilean.

- Ez dio ezein pertsona fisikori edo juridikori lagako ez erabiltzaile-izena, ez erabiltzaile erregistratuak esleitua duen gakoa.

- Ez du sartuko jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak urratzen dituen edukirik, eta ez du jarduera ez-zilegirik, ez legez kontrakorik eginen, ezta fede onaren eta ordena publikoaren kontrakorik ere.

- Ez du sartuko edo zabalduko eduki edo propaganda arrazistarik, xenofoborik, pornografikorik edo terrorismoaren apologia eginen duenik, edota beste batzuen eskubideen kontra joko duenik ere.

- Ez du webgunean erabiltzaile erregistratuen, ELAIDE.EUSeko kideen edo hirugarrenen kontrako iruzkin iraingarririk edo kalumniarik eginen, ezta haien errespetuaren kontrakorik ere, eta ez du hitz gordinik eta itsusirik erabiliko.

- Ez du kalterik eraginen ELAIDE.EUSeko sistema fisikoetan eta logikoetan, ezta ELAIDE.EUSeko hornitzaileen, erabiltzaileen edo hirugarrenen sistemetan ere.

- Ez du sarean sartuko eta zabalduko informatika-birusik edo arestian aipaturiko kalteak eragiteko gauza den beste edozein sistema fisikorik edo logikorik.

- Ez du ezabatuko, saihestuko edo manipulatuko ELAIDE.EUSek ezarritako segurtasun-neurririk.

- Ez da saiatuko sartzen eta, kasua bada, erabiltzen beste erabiltzaileen konturik, eta era berean, ez da saiatuko aldatzen edo manipulatzen haien mezurik edo edukirik.


Estekak

ELAIDE.EUSek ez du bere gain inolako erantzukizunik hartzen web honi estekaturik dauden beste webgune batzuetan ematen diren zerbitzuengatik eta/edo informazioagatik. ELAIDE.EUSek ez ditu kontrolatzen eta inola ere ez ditu gainbegiratzen estekaturiko webak. Esteka horietan aritzen diren erabiltzaileek helmuga-webetan azaltzen diren lege baldintzak kontsultatu beharko dituzte.


Jabetza intelektuala

ELAIDE.EUS da web honetan sarturik dauden testu, irudi, logo, ikur bereizgarri, soinu, animazio, bideo, iturburu-kode eta gainerako edukien jabea, edota, bere kasuan, haiek erabiltzeko eta/edo ustiatzeko baimena du.

Web honen erabiltzaileek zilegi dute web honetan biltegiratuta dauden edukien erreprodukzioa edo biltegiratzea egitea, baina soilik beren erabilera pertsonalerako edota gure produktuak nahiz zerbitzuak kontratatzeko lege-baldintzetan baimenduriko xedeetarako. Horrenbestez, berariaz debekatua dago web honetan biltegiratutako edukien beste edozein transmisio, banaketa, erreprodukzio edo biltegiratze, osoa nahiz partziala, salbu eta ELAIDE.EUSek aurrez eta berariaz baimena ematen badu.


Legeria eta Jurisdikzioa

Webgune hau Espainiako legeriaren mendean dago, eta web hau erabiltzetik inolako gatazkarik eta auzirik sortzen bada, bi aldeak Iruñeko (Nafarroa) auzitegien jurisdikzioari lotuko zaizkio. Iruñeko (Nafarroa) auzitegiei berariaz lotzeko klausula hau ez da aplikatuko auzia webaren erabiltzaileekin gertatuz gero, baldin eta indarrean dagoen legeriaren arabera, kontsumitzaileen izaera badute; halakoetan, izan ere, bi aldeak kontsumitzailea bizi den Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzioaren mendean egonen dira.


Bertsioa

Lege Ohar hau 2015/02/19an emana da, eta, ezer aldatzen bazaio, webgunean argitara emanen da.