2019/09/20 22:30 Olazti. Kultura Etxea

Kontzertua: Hezurbeltzak

hezurbeltzak.jpg

Hezurbeltzak proiektuak ibilbide luzeko eta nortasun eta izen handiko hiru artista bildu ditu, eta bere zuzeneko emanaldietan musika gainditzen duen unibertso propioa sortzen da. Kantu eta testuetan besteak beste emigrazioa, gizarteko pertsonaia baztertuak eta horien inguruko istorioak plazaratzen dira, poetika, kritika, umorea eta edertasuna uztartuz eta atrezzo eta giro bakan baten baitan aurkeztuak. Eszenatokietan ohikoa ez den eskaintza berezia da Hezurbeltzak taldeak dakarrena. Jon Maia Soria bertsolaria taldeko abeslaria eta letragilea da. Musika arloan, hainbat musika talde eta abeslarirentzat egin ditu kantuen hitzak, eta Karidadeko Benta taldearen sortzaile abeslari eta letragilea izan zen. Idazlea, dokumentalgile eta komunikabideetan kolaboratzailea da.

Hezurbeltzak diskoaren fitxa

Sarrerak: hemen erosi