2022/01/22 19:30 Altsasu. Iortia kulturgunea

Kontzertua: Gatibu

Gatibu.jpg

GATIBUk zuzeneko emanaldiak eskainiko ditu formato akustikoan.

Zuzeneko emanaldietarako ezarri dizkiguten neurri zorrotzek eraginda, GATIBU taldekook gure ohiko formatoa egokitu behar izan dugu oholtzatik gure kantak zaleekin partekatu ahal izateko.

Halandaze, datozen asteotan formato akustikoan eskainiko ditugu hainbat kontzertu. Gure diskografiako kantekin batera, MUSIKAK SALBATUKO GAITU disko berriko kantak ere joko ditugu.

Sarrera: 15 euro. Iortia kulturguneko txarteldegian edo webgunean